Familia batek auzoz aldatu egiten da eta alabek, basoan barrena totoro deituriko basa-katu erraldoi bat ezagutuko dute. Haien abentura ikaragarriak gozatuko dute barre algaraz beteta.
Hainbat hilabete Ingalaterran Horgurutzeen bila eta Heriojaleetatik ezkutatzen aritu ondoren, Harry Potter (Daniel Radcliffe), Ron Weasley (Rupert Grint) eta Hermione Granger (Emma Watson) adiskideak Hogwarts ikastetxeetara ailegatu eta bertan Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) arimaren beste zati bat badagoela ohartuko dira, baina euren bilaketaren erdian Azken Borroka gauzatuko da, hartan, hainbat xehetasunen artean, gaztelu-ikastetxearen suntsiketa handia eta Lord Voldemorten behin-betiko porrota jazoko dira.
Matilda Wormwood 5 urteko haur azkarra da, bere adinari dagokionerako oso aurreratua. Gurasoek ez diote kasurik egiten, ez dira Matildaren hezkuntzaz arduratzen eta beraien aisialdi eta bizimoduari ematen diote garrantzia. Zaintza gabezi horren aurrean, Matildak aparteko gaitasunak dituenez bere kabuz irakurtzeko gai da eta txikitatik bere kabuz joaten da liburutegira. Eskolan, Matildak Trunchbull izeneko zuzendari beldurgarria ezagutuko du, pertsonaia honek eskola tradizionalaren irudia islatuko duelarik. Eta harreman berezia eraikiko du Honey andereñoarekin eta honek, bere garapenean lagunduko dio, gurasoek ematen ez dioten arreta asebetez eta bere jakin-mina elikatuz.
Grace familia New York utzita beren osaba Spiderwicken etxetzarrera bizitzera doazelarik, zenbait gertakizun misteriotsuren lekuko izango dira. Fortunatzen ari zaizkien gertaera misteriotsuei zentzuzko azalpenik eman ezinik, Jared-i (seme zaharrenari) egotziko diote guztiaren errua. Baina hau, bere anai-arrebaren laguntzaz, etxaldearen misterioa ikertzen hasten denean, bertan bizi diren izaki beldurgarrien berri jakingo dute.