Planet 51ra ailegatzen lehena dela uste du Charles "Chuck" Baker astronauta amerikarrak. Bere harridurarako ordea, planetan izaki berde batzuk bizi dira, Estatu Batuetako 50.hamarkada gogorarazten duten etxe zurietan. Izaki hauek estralurtarren beldur dira eta "Chuck"ek ihes egin beharko du Estralurtar Zapaltzaileen Museoan bukatu nahi ez baditu bere egunak.