Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Izan ere, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskuratu nahi duen azti gaizto batek lapurtutako azken herensuge-arrautzaren bila joaten dira.

1926. urtea. Mundu osoan zehar bidaiatu du Newt Scamander gazteak, izaki magiko ugari aurkitu eta dokumentatzeko. New Yorkera iristean geldialdi labur bat egiteko zuen, baina izaki fantastiko batzuk maletatik ihes egingo diote eta honek mundu magikoa eta Muggle mundua arriskuan jarriko ditu. J.K. Rowling, Harry Potter sagaren sortzailearen eskutik datorren spin-offa.