Hainbat hilabete Ingalaterran Horgurutzeen bila eta Heriojaleetatik ezkutatzen aritu ondoren, Harry Potter (Daniel Radcliffe), Ron Weasley (Rupert Grint) eta Hermione Granger (Emma Watson) adiskideak Hogwarts ikastetxeetara ailegatu eta bertan Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) arimaren beste zati bat badagoela ohartuko dira, baina euren bilaketaren erdian Azken Borroka gauzatuko da, hartan, hainbat xehetasunen artean, gaztelu-ikastetxearen suntsiketa handia eta Lord Voldemorten behin-betiko porrota jazoko dira.
Harry 17 urte betetzeko irrikan dago, adin horrekin heldua izango baita. Hala ere, beldur handia du aurretik dituen arrisku guztiengatik. Bitartean, Voldemortek indar handiegia du, eta badirudi Gobernua harena izango dela denbora gutxian. Mutikoa bere gauza guztiak jasotzen hasiko da, etxe horretara inoiz gehiago itzuliko ez dela jakinda. Momentu horretan, Harryk bere historiako objektuak aurkitzen ditu, esaterako, Siriusek oparitutako ispilua. Egunak joan egunak etorri, gaztea bere azken egunera iritsko da. Bere izeba eta osabaz oso estuki ez agurtu arren, Dudleyri eskerrak emango dizkio eta hutsik utziko dute etxea, Dursleyak toki segurura doaz-eta. Harry era seguru batean Fenixaren kuartelera garraiatzeko, 7 potterrak eratzen dituzte. Ron, Hermione, Fleur, Fred, George... Zuku-edabea edango dute denek Harryren itxura izateko. Azkenean, hil-jaleak ikusi eta aire-lehia hasiko dute.
Dorothyk, ostadarraz haraindi joatea amets duen neskak, bere nahia beterik ikusiko du tornado batek bera eta bere zakurtxoa Oz-en lurraldera eramaten dituenean. Mendebaldeko sorgin maltzurra iraintzen duenean, eta iparraldeko sorgin zintzoak hala aholkaturik, Esmeraldako hirira abiatzen da bide horiaren barna. Bertan Oz-eko azti ahalguztiduna bizi da, neskari Kansas-era atzera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra. Bidean zehar, txorimaloa, latorrizko gizona eta lehoi koldarra izango ditu lagun. Txorimaloak zerebroa nahi du, latorrizko gizonak bihotza eta lehoiak, aldiz, falta zaion ausardia. Oz-eko aztiak beraiei ere lagunduko dielakoan, Esmeraldarako abenturan neskarekin bat egingo dute.
Lurralde magiko batekin muga egiten duen herrixka ingeles batean, Tristan gaztea zerutik eroritako izar baten bila hasi da, Victoriaren bihotza bereganatzeko. Benetako odisea batek herrialde misteriotsu batera eramango du, eta han aurkituko du izarra. Baina beste batzuk ere izarraren bila dabiltza: erregearen lau semeak eta Lamia, gaztaroa berreskuratu nahi duen sorgin maltzurra.