Ernest basoan bizi den hartz handia da eta musikaria da ogibidez. Neguko lozorro luzetik esnatzean, goseak amorratzen abiatu da hirira sabela betetzeko zerbaiten bila, baina musikak ez dio jaten ematen. Zaborrontzietan jaki bila ari dela, Celestine sagutxoa ezagutuko du. Bai Ernestek bai Celestinek elkarren laguntza beharko dute euren bizimodua aldatzeko. Hartza eta sagua bizi diren gizarte zorrotzetan, bi lagunok hainbat arau puskatu eta inguru osoa hankaz gora jarriko dute euren laguntasunari eusteko.

Haur irudimentsu batek bere beldurrei aurre egin beharko die gau batez bidaia ahaztezin batean, Iluntasuna bere lagun berriarekin, izaki handi eta irribarretsua.

Barraskilo batek mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatzen dituzte.