Beste planeta bateko izaki txiki bat abandonatuta geratu da Lurrean, ontzia beren planetara itzultzean, berau ahaztuta geratu denean. Erabat bakarrik dago eta beldurra du, baina haur baten lagun egingo da, eta honek etxean gorde du. Estralurtarra zientzialariek eta poliziak aurkitu baino lehen bere planetara itzultzeko modua aurkitu nahi dute mutikoak eta haren anaiek.

Daniel Larusso Los Angelesera iritsi da ekialdeko kostatik, lagun berriak egiteko asmoz. Hala ere, Kobren erasoen jomuga bihurtu da. Karateko ikasle-talde etsai bat da Kobrak, eta taldeko buruzagiaren neska-lagun ohi Alirekin irteten hasi da. Egoera horretan, borroka-arteen maisu bati (Miyagi) laguntza eskatu besterik ez du, karatea erakuts diezaion. Miyagiren babespean, Danielek bere gaitasun fisikoak ez ezik, oztopo guztiak gainditzeko behar duen segurtasuna ere garatuko du.

Bugs Bunnyk eta bere taldeak Nerdlucks (estralurtar txikien talde bat) saskibaloi partida bati desafio egiten diote Looney Tunes taldea Lurrean geratu edo urruneko galaxia batera joan erabakitzeko, Tontolandia mendiko jolas-parke batean lan egiteko. Nerdlucksek arma sekretu boteretsu bat dute, nagusi egiten dituena: NBAko izarren ezaugarri onenak bereganatu dituzte (Charles Barkley eta Patrick Ewing). Baina Looneytarrek ere arma sekretu bat dute: Michael Jordan!

New Yorken krimen-bolada izugarria pairatzen ari dira. Poliziak ez du susmagarririk eta misteriotsuena zera da: kriminalak ikusezinak dira eta erabat isilak. Ordena mantentzeko gai direna bakarrak Ninja dortoka mutante alai batzuk dira: Donatello, Leonardo, Raphael eta Michelangelo.

Behin batean, Asterix, bere kirolik gogokoena den ehizan ari da, eta lau erromatar legionario aurkitzen dute, Asterixek berehala garaitzen dituenak. Lau erromatarrak euren kanpamentura itzulitakoan, Kaius Bonus zenturioiari, halako pasara eman diena, neurrigabeko indarra zuen galiar bakarra izan dela kontatzen diote. Galiarrek indar hori nondik lortzen duten jakin nahirik, Kaius Bonusek, Zesarren tokia hartu nahi duena, espioi bat bidaltzen du Asterixen herrixkara, Kaligula Minus, galiarra bailitzan mozorroturik. Behin herrixkara iritsita, erromatarrak Panoramixen edabe magikoa hartzen du, eta, ondoren, dantza batean, gezurrezko bibotetik tiratzen diotenean, herrixkakoek, erromatarra ezagutzen dute. Hau, baina, berehalako batean korrika abiatzen da bere kanpamenturantz, oraindik edabe magikoaren eraginpean, eta, Kaius Bonusi, indar hori, edabe magiko batetik datorkiela kontatzen dio.