Protagonista Fievel dugu, sagutxo ausart bat. Fievelek bere familiaren bila joan behar du, eta bidean abentura itzelak biziko ditu.

Hogget etxaldean, mota guztietako animaliak bizi dira elkarrekin. Bakoitzak eginbehar bat du, ondotxo ezagutzen duena eta ahalik eta hobekien egiten ahalegintzen dira. Norberak badaki bere lekua zein den.Baina etxaldera Babe iristen da; baserritarrak zozketa batean irabazi duen txerrikumea. Hoggetek zerbait berezia antzematen dio txerritxoari, eta artzain zakurraren ofizioa irakastea erabakitzen du. Eta era xelebre honetan, Babek Gabonetako afaria izatea ekidingo du.

Egun batean, Little familiak Stuart adoptatzen du, seme bat balitz bezala tratatzen duten sagu txiki bat. Littletarrak oso pozik daude Stuarten izaerarekin, baina Georgek, bere seme nagusiak, ez daki zer egin bere "anaia berriarekin". Bestalde, Snowbell, familiako katua, Stuart betiko etxetik botatzeko plan bat prestatzen ari da.