Bazen behin zingira batean bizi zen Shrek izeneko ogro bat. Halako batean, bere bakardade baliotsua galtzen du, ipuinetako pertsonaia gogaikarriek bere pantanoa inbaditu baitute, erreinua utzi behar izan baitute, Lord Farquad printzeak behartuta. Euren erreinura bueltatzeko asmoz, Shrekek Farquaadekin hitz egitera behartuta dago, berak errege izaten saiatzen den bitartean.

Molly Mahoney, Magorium Jaunaren Denda Magikoko emakume gerente herabea da. Hau, munduko jostailu dendarik miresgarri eta zoragarriena da. Baina 243 urte dituien Magorium jaunak (dendako jabe xelebreak) negozioa Molly gaztearen eskuetan jartzea erabakitzen duenean, dendak aldaketa ilun eta bitxia nozitzen du.

Lunatix gerlari gazte ausart eta erromantikoak Irina printzesa greziarra maite du. Horregatik, Brutusi erronka botako dio eta, Irinarekin ezkontzeko asmotan, bere aurka lehiatuko da Olinpiar Jokoetan. Asterixek, Obelixek eta Lunatixek probak gainditu beharko dituzte Panoramixen edabe magikoak lagunduta, eta Cesarri irakatsia eman.

Alagaësia eskualdeko baso mitiko batean, Eragon baserritar gazteak harri urdin eder eta bitxi bat aurkitu du. Familiak negu gogorra igaro ahal izateko, mutikoak harria janariagatik aldatzea erabakiko du, baina harrituta ikusiko du herensuge bat jaiotzen zaiola harritzat zuen arrautzatik.