Ume aztiaren laugarren atala Quidditch-eko nazioarteko koparekin hasiko da. Cho Chang-enganako erakarpenaren hastapena kontatuko da, hala nola magiako ikastaro berri bat, non egundoko ezusteak Harry berebiziko arriskuei aurre egitera behartuko duen. Hiru eskolen arteko magia lehiaketa bat ere izango da, baita "Aipatua-ere-izan behar ez duen-haren" etorrera beldurgarria ere.

Dorothyk, ostadarraz haraindi joatea amets duen neskak, bere nahia beterik ikusiko du tornado batek bera eta bere zakurtxoa Oz-en lurraldera eramaten dituenean. Mendebaldeko sorgin maltzurra iraintzen duenean, eta iparraldeko sorgin zintzoak hala aholkaturik, Esmeraldako hirira abiatzen da bide horiaren barna. Bertan Oz-eko azti ahalguztiduna bizi da, neskari Kansas-era atzera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra. Bidean zehar, txorimaloa, latorrizko gizona eta lehoi koldarra izango ditu lagun. Txorimaloak zerebroa nahi du, latorrizko gizonak bihotza eta lehoiak, aldiz, falta zaion ausardia. Oz-eko aztiak beraiei ere lagunduko dielakoan, Esmeraldarako abenturan neskarekin bat egingo dute.

Beste planeta bateko izaki txiki bat abandonatuta geratu da Lurrean, ontzia beren planetara itzultzean, berau ahaztuta geratu denean. Erabat bakarrik dago eta beldurra du, baina haur baten lagun egingo da, eta honek etxean gorde du. Estralurtarra zientzialariek eta poliziak aurkitu baino lehen bere planetara itzultzeko modua aurkitu nahi dute mutikoak eta haren anaiek.