Max ume bihurri xamarra da, eta gau batez afaldu gabe bidaltzen du amak ohera. Gau oso berezia izango da Max-entzat, bere irudimenaren bidez fantasiazko mundu liluragarri batean murgilduko bait da, izaki basatien lurraldean.

Pippi galtzaluzeren aita pirata ekaitz bortitz batean itsasora eroriko da. Itsasoan galdu baino lehen, lehorreko etxean itxaroteko eskatzen dio, berandu baino lehen bertara joango dela eta. Hartara, gure Pippi bere etxera bidean abiatuko da. Bertan etengabeko abenturak biziko ditu, Mr Nilsson tximinoarekin, bere zaldiarekin, urrea bete kutxarekin eta, nola ez, Tommy eta Annika lagun kutunekin.