Galiarren beste behin erromatarrak garaitu ostean, erromatarrek galiarrak duten indarraren ondorioz gizakiek garaitezinak direla usteko dute, Jainkoek bakarrik menperatu ditzazketela. Julio Zesarri berri emango diote, eta nahiz eta gogoz kontza izan ere, Senatuarekin eztabaidatu eta Armorikara joatea erabakiko du, bertan Abrarakurzix galiar buruzagiarekin biltzartuko da. Galiarrei Heraklesen hamabi lanetan oinarritutako hamabi proba burutzea proposatuko die (nahiz eta proba hauek berriak izan, lanak modaz pasatuak baidaude). Abrarakurzixek erromatarren erronkari aurre egiteko bere gerlari onenei deituko die, Asterix eta Obelix. Erromatarrak bi galiarrei Kaio Pupo izeneko gizona bidaliko diete, probetan zehar gidatu eta bakoitza betetzen dituztela ziurtatzeko.

Galiako herrixkan, mutiko batzuk haur eztabaida bat hasiko dute. Hika-mikan zehar, Panoramix edabe magikoa prestatzen ari zen pertza lurrera erori eta bere eduki preziaturik gabe geldituko da. Hortaz, druida edabea berriz prestatzeko asmoz basora aterako da, baina galiarren etsai izugarriek bahituko dute: erromatarrek. Asterix eta Obelix, Idefixen laguntzaz, bahiketaz ohartu eta beren laguna askatzeko asmoz erromatarren atzetik abiatuko dira. Erromatarrek itsasoz harata joan eta Panoramix munduaren amildegitik behera botatzeko asmoa dute (garaiko jendeak mundua laua zela uste baitzuen), baina nahigabean Amerikara iritsiko dira. Eta bi galiarrak eta txakurtxoa beren atzetik doaz...