1936. urtea. Indiana Jones arkeologia irakaslea da, eta abentura arriskutsuak bizitzeko prest dago altxor historikoak lortzeko. Estatu Batuetako gobernuak Itun Arka galdu bat bilatzeko eskatzen dio, kondairak dionez mugagabeko boterea ematen omen du berau lortzen duenak, eta hori dela eta naziekin egingo du topo bilaketa horretan.

Charlie mutiko txiro bat da. Etxe txiki batean bizi da bere gurasoekin eta aitona-amonekin eta ia ez dira sartzen bizilekuan. Beti berdina jaten dute, ez dutelako janaria erosteko dirurik. Umea bizi den hirian munduko txokolate fabrikarik handiena dago baina, aspalditik, inor ez da sartu lantegian. Egun batean, Willy Wonka jaunak, hango nagusiak, esaten du bost urrezko bilete sartuko dituela txokolatina paketetan eta lortzen dituztenak bere lantokira sartuko direla. Lortuko ote du mutilak txartelen bat? Lortuko ote du sartzea?