Dorothyk, ostadarraz haraindi joatea amets duen neskak, bere nahia beterik ikusiko du tornado batek bera eta bere zakurtxoa Oz-en lurraldera eramaten dituenean. Mendebaldeko sorgin maltzurra iraintzen duenean, eta iparraldeko sorgin zintzoak hala aholkaturik, Esmeraldako hirira abiatzen da bide horiaren barna. Bertan Oz-eko azti ahalguztiduna bizi da, neskari Kansas-era atzera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra. Bidean zehar, txorimaloa, latorrizko gizona eta lehoi koldarra izango ditu lagun. Txorimaloak zerebroa nahi du, latorrizko gizonak bihotza eta lehoiak, aldiz, falta zaion ausardia. Oz-eko aztiak beraiei ere lagunduko dielakoan, Esmeraldarako abenturan neskarekin bat egingo dute.

Daniel Larusso Los Angelesera iritsi da ekialdeko kostatik, lagun berriak egiteko asmoz. Hala ere, Kobren erasoen jomuga bihurtu da. Karateko ikasle-talde etsai bat da Kobrak, eta taldeko buruzagiaren neska-lagun ohi Alirekin irteten hasi da. Egoera horretan, borroka-arteen maisu bati (Miyagi) laguntza eskatu besterik ez du, karatea erakuts diezaion. Miyagiren babespean, Danielek bere gaitasun fisikoak ez ezik, oztopo guztiak gainditzeko behar duen segurtasuna ere garatuko du.