Daniel Larusso Los Angelesera iritsi da ekialdeko kostatik, lagun berriak egiteko asmoz. Hala ere, Kobren erasoen jomuga bihurtu da. Karateko ikasle-talde etsai bat da Kobrak, eta taldeko buruzagiaren neska-lagun ohi Alirekin irteten hasi da. Egoera horretan, borroka-arteen maisu bati (Miyagi) laguntza eskatu besterik ez du, karatea erakuts diezaion. Miyagiren babespean, Danielek bere gaitasun fisikoak ez ezik, oztopo guztiak gainditzeko behar duen segurtasuna ere garatuko du.
Grace familia New York utzita beren osaba Spiderwicken etxetzarrera bizitzera doazelarik, zenbait gertakizun misteriotsuren lekuko izango dira. Fortunatzen ari zaizkien gertaera misteriotsuei zentzuzko azalpenik eman ezinik, Jared-i (seme zaharrenari) egotziko diote guztiaren errua. Baina hau, bere anai-arrebaren laguntzaz, etxaldearen misterioa ikertzen hasten denean, bertan bizi diren izaki beldurgarrien berri jakingo dute.