Grinch ogro berde moduko bat da, eta beti bizi izan da bakartuta mendi baten gailurrean, herri kanpoaldean. Bakarrik egotera ohituta dago, jendeak Gabonetan kantatzen dituen gabon-kantak jasan. Mendekatzeko asmoz, Santa Klausen opariak lapurtzea erabakiko du.

Danielek Miyagi jaunarekin haren sorterrira bidaiatuko du, Okinawara. Baina Daniel gaztearentzat mundu berri eta exotiko baterako bidaia da, honetan ordurarte ezagutzen ez zituen bere maisuaren iraganeko gauzen berri izango du. Aldiz, Miyagirentzat hiltzorian dagoen bere aita azkeneko aldiz ikusi eta nerabetzaroko neskaladuna zuen Yukirenganako maitasuna berreskuratzeko aukera izango da. Gainera, Miyagiren itzulerak bere iraganeko arerioa zen Satorekin etsaitasuna berpiztea suposatuko du, etsaitasun honek Daniel bera ere kulturen arteko talka eta borroketara bultzaraziko du. Orain, karate txapelketatetaik, ikuslegoaren energiatik nahiz sortetxeko segurtasunetik urruti dagoela, Danielek bere erronka handienari aurre egin beharko dio, maisua ikasle bilakatu eta ohorearen salneurria bizitza bera bihurtu baita.