Chihiro 10 urteko neska da, eta bere gurasoek -Akio eta Yugo- etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, asko nahigabetzen da. Etxe berrirako bidean galdu egiten dira eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute, eta jakinguraz beterik, barnera doaz. Familia txikia itxuraz abandonaturiko herri baten kalean sartzen da, jatetxez betea, eta aitak bazkaltzeko leku on bat topatzen du. Baina gurasoak jan eta berehala sorginkeria baten ondorioz txerri bihurtzen dira. Chihiro mundu misteriotsu eta magiko horretan dagoen bainuetxean bizirauten saiatu beharko da.

Obelix iritsi berri den Falbalataz maitemindu da. Asterixen gomendioz loreak ematen dizkionean, bera, bere mutil laguna den Tragicomixekin doa. Bikoteak, paseo erromantiko batean daudelarik, Effraye dekurioiak atxilotu, legiora sartu eta Saharara eramaten ditu. Ondoko erromatar kanpamentua suntsitu ondoren, Asterix eta Obelixek, Idefixekin laguntzarekin, legioan sartzea erabakitzen dute bikotea erreskatatzeko.