Kleopatra ederrak Julio Zesarri egizpziarrak erromatarrak baina eraikitzaile hobegoak direla frogarazi nahi dio, eta horretarako Numerobis arkitektoari hiru hilabeteko epean jauregi bat eraikitzeko ardura emango dio. Numerobisek ez du uste betekizuna horren epe motzean burutzeko gai denik, hortaz galiarren herrira joan eta Panoramix adiskideari laguntza eskatuko dio. Hortaz, bi adiskideak, Asterix, Obelix eta Idefixekin batera Alexandriara joango dira. Elkarrekin batera jauregia eraikitzen saiatzen diren bitartean hainbat oztopo eta arrisku gainditu, Esfingea eta piramideak bisitatu eta Nilo ibaian nabigatuko dute, bai eta espetxean egonaldi bat izan ere...