Orain 20.000 urte inguru, mamut bat, nagi erraldoi bat eta tigre bat haurtxo bat zaintzeaz arduratu beharko dira. Baina ez zaie erreza egingo bere familiarengana bueltan eramatea, eta abentura itzelak pasa beharko dituzte elkarrekin.
"Enperadore" pinguinoen herrialde zabalean, antartida barrenean, kantatzen ez badakizu bazterrean bizitzera kondenaturik aurkituko duzu zeure burua. Hauxe bera gertatzen zaio Mumble pinguinoari, hots, munduan dagoen kantaririk txarrena berau. Jaio zenetik, hala ere, bere-berezkoa duen dohain baten jabe dela erakutsi du: klake dantzari paregabea dugu Mumble.