Dorothyk, ostadarraz haraindi joatea amets duen neskak, bere nahia beterik ikusiko du tornado batek bera eta bere zakurtxoa Oz-en lurraldera eramaten dituenean. Mendebaldeko sorgin maltzurra iraintzen duenean, eta iparraldeko sorgin zintzoak hala aholkaturik, Esmeraldako hirira abiatzen da bide horiaren barna. Bertan Oz-eko azti ahalguztiduna bizi da, neskari Kansas-era atzera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra. Bidean zehar, txorimaloa, latorrizko gizona eta lehoi koldarra izango ditu lagun. Txorimaloak zerebroa nahi du, latorrizko gizonak bihotza eta lehoiak, aldiz, falta zaion ausardia. Oz-eko aztiak beraiei ere lagunduko dielakoan, Esmeraldarako abenturan neskarekin bat egingo dute.

New Yorken krimen-bolada izugarria pairatzen ari dira. Poliziak ez du susmagarririk eta misteriotsuena zera da: kriminalak ikusezinak dira eta erabat isilak. Ordena mantentzeko gai direna bakarrak Ninja dortoka mutante alai batzuk dira: Donatello, Leonardo, Raphael eta Michelangelo.