Dorothyk, ostadarraz haraindi joatea amets duen neskak, bere nahia beterik ikusiko du tornado batek bera eta bere zakurtxoa Oz-en lurraldera eramaten dituenean. Mendebaldeko sorgin maltzurra iraintzen duenean, eta iparraldeko sorgin zintzoak hala aholkaturik, Esmeraldako hirira abiatzen da bide horiaren barna. Bertan Oz-eko azti ahalguztiduna bizi da, neskari Kansas-era atzera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra. Bidean zehar, txorimaloa, latorrizko gizona eta lehoi koldarra izango ditu lagun. Txorimaloak zerebroa nahi du, latorrizko gizonak bihotza eta lehoiak, aldiz, falta zaion ausardia. Oz-eko aztiak beraiei ere lagunduko dielakoan, Esmeraldarako abenturan neskarekin bat egingo dute.

Lurralde magiko batekin muga egiten duen herrixka ingeles batean, Tristan gaztea zerutik eroritako izar baten bila hasi da, Victoriaren bihotza bereganatzeko. Benetako odisea batek herrialde misteriotsu batera eramango du, eta han aurkituko du izarra. Baina beste batzuk ere izarraren bila dabiltza: erregearen lau semeak eta Lamia, gaztaroa berreskuratu nahi duen sorgin maltzurra.

Molly Mahoney, Magorium Jaunaren Denda Magikoko emakume gerente herabea da. Hau, munduko jostailu dendarik miresgarri eta zoragarriena da. Baina 243 urte dituien Magorium jaunak (dendako jabe xelebreak) negozioa Molly gaztearen eskuetan jartzea erabakitzen duenean, dendak aldaketa ilun eta bitxia nozitzen du.

Mundu paralelo batean gertatzen den abentura fantastiko honetan, pertsonen arimak animalia txiki moduan ageri dira, borroka egiten duten hartz berritsuak daude eta era misteriotsuan desagertzen diren umeak ere bai. Bertan, Lyra izeneko 12 urteko neskato batek Roger lagun mina aurkitzeari eta erreskatatzeari ekingo dio, eta, horretan ari dela, bere mundua eta gurea salbatzeko ahalegina egingo du.