Peter Pan hazi egin da eta orain ospe handiko abokatua dugu. Ez du bere haurtzaroko deus ere gogoratzen, baina Kako kapitainak bere seme-alabak bahitzen dituenean, Inoiz Ezko lurralde liluragarrira itzuli beharko du haien bila. Han, Kanpaitxo maitagarriaren laguntzaz, seme-alabak ezezik behiala izan zen haurra ere berreskuratzeko aukera izango du.

Brown anai-arrebek, munduko haur bihurrienek, ama galdu berri dute, eta aitari ezinezko zaio haiek zaintzea eta herriko ehorztetxean lan egitea. Gainera, izeba Adelaide emakume autoritario eta bihozgabeak, ordura arte diruz eman dien laguntza kentzeko mehatxua egin die aita hilabete barru ezkontzen ez bada.

Behin batean, Asterix, bere kirolik gogokoena den ehizan ari da, eta lau erromatar legionario aurkitzen dute, Asterixek berehala garaitzen dituenak. Lau erromatarrak euren kanpamentura itzulitakoan, Kaius Bonus zenturioiari, halako pasara eman diena, neurrigabeko indarra zuen galiar bakarra izan dela kontatzen diote. Galiarrek indar hori nondik lortzen duten jakin nahirik, Kaius Bonusek, Zesarren tokia hartu nahi duena, espioi bat bidaltzen du Asterixen herrixkara, Kaligula Minus, galiarra bailitzan mozorroturik. Behin herrixkara iritsita, erromatarrak Panoramixen edabe magikoa hartzen du, eta, ondoren, dantza batean, gezurrezko bibotetik tiratzen diotenean, herrixkakoek, erromatarra ezagutzen dute. Hau, baina, berehalako batean korrika abiatzen da bere kanpamenturantz, oraindik edabe magikoaren eraginpean, eta, Kaius Bonusi, indar hori, edabe magiko batetik datorkiela kontatzen dio.